Sarrera

ATEA TEATROk 2015ean estreinatu zuen lehen obra: ZU GABE (drama). Jarraian lan gehiago iritsiko ziren: antzezlanak, laburmetraiak, bideoklipak eta abar.

ALEX 2007(2007)

ALEX TELLO aktorea da 2006 urtetik eta berak sortu zuen ATEA TEATRO. Aipatzekoak dira 2010-2017 urteteetan  “Pirritx, Porrotx eta Marimotots” pailazo arrakastatsuekin egiten duen aktore lana eta telebistako “Goenkale” telesail mitikoan egin zuen “Asier” pertsonaia.

 

ATEATEATRO.EUS

Arte eszenikoetan hasitako prozesuaren zerrenda topatuko duzue ate honetan.

2006 urteaz geroztik badira hainbat urte antzezpena eta antzerkiarekin trebatzen hasi nintzela.

Alex 2011(2011)

Antzerkian batik bat eta besteen artean ikus-entzunezkoetan denetarik egin dut aktore, idazle eta zuzendari lanetan, baita kudeaketan ere.

Honakoa ATEA TEATRO eta ALEX TELLO antzezlearen ekarpenak topatzeko tokia da.

ALEX 2015(2015)

Bata antzerki konpainia da eta bestea antzezlea. Bietan ni aurkitzen naiz baina esperientzia edo prozesuak diferenteak bezala konprenitzen ditut. Izan ere, ATEA TEATROk ikus-entzulearentzako ekoizpenak egiten ditu eta ALEX TELLO nire izen artistikoa izateaz gain, nire deitura propioa da. Ezinezkoa da bata bestea gabe ulertzea, baina prozesu bakoitzak bere berezitasunak ditu.

Alex Tello